IKASTOLA 231 > ikastolak > Europako proiektu batean matematika eta artea uztartuz

Arangoiti eta Zangoza Ikastolak

Europako proiektu batean matematika eta artea uztartuz

PUSE nazioarteko programa europarrean

Nafarroako Ikastolen Elkarteko laguntzarekin Topaketen antolaketa egin dute.

Nafarroako Ikastolen  Elkarteak PUSE (Poly-Universe in School Education) nazioarteko programa europarraren topaketa antolatu du. Beste gauza askoren artean bideratu du Iruñeko Planetarioan János Szász SAXON artistarekin hitzaldia. PoliUniverse-Game osatzen duen piezen sortzailea da, Europako Madí mugimenduaren ordezkari ezaguna izanik. Bi ikastolak bisitatu ditu, eta ikasleen erakusketan hartu du parte. Proiektuaren helburu nagusia da ikusmenezko matematika lantzeko material berri bat garatzea, hain zuzen, PUSE metodologia izenekoa.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak PUSE (Poly-Universe in School Education) Nazioarteko programa Europarraren topaketa antolatu du.
2018ko urriaren 25 eta 26an PUSE programaren nazioarteko topaketa izan da Nafarroan. Ekintza europar honetan, Nafarroako Ikastolen Elkartea proiektuaren bazkide denez, urriaren 25ean goizean, bilera bildu bere egoitzan eta, arratsaldean, Iruñeko Planetarioan János Szász SAXON artistak, PoliUniverse-Game osatzen duen piezen sortzaileak bere lanari buruz hitz egin du.

János Szász SAXON Europako Madí mugimenduaren ordezkari garrantzitsua da, eta Iruñera iritsi da Pariseko galeria batean erakusketa egin ondoren.

Urriaren 26an proiektu-kide diren europar erakundeei, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria den Maria Solana andereak harrera egin die eta, horren ondoren, proiektuaren partaide guztiek Arangoiti Ikastola (Irunberri) eta Zangozako Ikastola (Zangoza) bisitatu dute, ikastola horietan Lehen Hezkuntzako eta DBH ikasleekin programa garatzen ari baitira. Astebetez bi ikastola hauen ikasleen lanak erakusketan aurkeztu dira Iruñeko Planetarioan. Erakusketak 50 lan bildu ditu, proiektuan lantzen diren bi diziplinen arteko konbinazioa, hots, Matematikaren eta Artearen arteko konbinazioa erakutsi dituzte.

Poly-Universe in School Education Europako proiektua da Erasmus+ programaren azpian sortua, eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak parte hartzen duen bosgarrena litzateke. Oraingoan bazkide moduan, XXI. mendeko Lehen Hezkuntzako ikasleen konpetentziak garatzeko KEYCOLAB proiektuan lider izan ondoren.

PUSE Helburua
Proiektuaren helburu nagusia ikusmenezko matematika lantzeko material berria garatzea da: PUSE metodologia izenekoa (Poly-Universe in School Education).

Proiektua Poly-Universe jokoan oinarritzen da, alegia, János Szász SAXON artista hungariarrak sortutako trebetasun geometrikoaren jokoa izanik. Poly-Universe-ren balio berritzailea datza bere forma geometrikoen eta kolorearen konbinazio-sistemaren proportzioetan, eta hori unibertsalki erabil daiteke, hau da, edozein testuinguru kulturaletan aplikagarria baita. Geometrian eta konbinatoriako hezkuntzan eragin berezia du.

Soiltasunetik sortzen den jokoa da baina konplexutasunera eraman ahal gaitu, joko bat baino gehiago delako, artetik haratago baitago, matematika kontuan hartzen duena. Elementu horiek konbinatzen dira, gaur egun, STEAM sistema deritzon sisteman sartzen den sinergia sortuz, non konbinatu daitezkeen zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika.

Poly-Universe-k trebetasunen garapen tresna edo joko estetikoa ez ezik, jarduera filosofiko, matematiko eta konbinatoriala ere bada. PUSE proiektuan, irakasleekin eta Europako bazkide diren eskolekin batera, matematika aplikazio berria garatu dugu, sinergiaren metodologiarekin.

Aplikazio honen emaitzak NIEren web-orrialdetik zintzilikatuko dira Erasmus+ proiektua 2019ko ekainean amaitu ostean, eta Europako ikastetxe guztientzat eskuragarri egongo da.

Proiektuaren partaideak
Osotara hezkuntzarekin lotutako 7 erakundek (ikastetxeak eta unibertsitateak), Nafarroako Ikastolen Elkarteaz gain, 2019ko ekaina bitartean garatuko den proiektu honetan parte hartuko dute.

Zehazki, liderrak Poly-Universe (Hungary), GamefulLiving Research Center (Hungary) eta Fazekas Iskola (Hungary) ikastetxeak dira, Zakladna skola (Slovakia) ikasetetxea, University of Jyväskylä (Finland) unibertsitatea eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak aplikatuko duelarik bi ikastoletan: Arangoiti Ikastolan (Irunberri) eta Zangozako Ikastolan (Zangoza).

ikastola 231
2018 Abendua
231