IKASTOLA 231 > ikastolak > Danitarrekin ikasten Ingstrupf-eko herrian

Itxaropena Ikastola, Trapagaran

Danitarrekin ikasten Ingstrupf-eko herrian

e-twinning plataformaren bidez, Eramus plus markoan

Elkarbizitza dute helburu, ingelera medio.

Hogei urte badira Itxaropena Ikastolak erabaki zuela Europara hurbiltzea beste eskola batzurekin harremanak lantzeko. Itziar eta Ageda irakasleak izan ziren urte horietan jarraipen zuzena egin zutenak. Azken sei urte hauetan, Maria Pereda eta Ezti Kerejeta dira lekukoa hartu dutenak. Sei urte badira, beraz, trukean ari direla Danimarkan Ipar ekialdeko Juttlandia inguruko Ingstrupf-eko herrian, e-twinning plataformaren bidez, Eramus plus markoan. Perfil antzeko eskolak dira biak, bi lerroko DBH dutenak. ELKARBIZITZA dute helburu, ingelera medio.

Berezia da hango eskola, barnetegia baita. Ikasleak astea bertan ematen dute eskola orduz kanpo musika, dantza eta kirola lantzen baitituzte, zaletasunen arabera. Ikasle onak dira, taldean elkarrekin bizitzen ikasten dute, arau zorrotzetan ordez, elkarrekin egoki nola bizi saiatzen baitira.  Eta hori da, hain zuzen, Itxaropena Ikastolak ezagutu nahi duena, elkarbizitza. Arauak nola antolatzen dituzten, hango eta hemengo ikasleak nahastuta, elkarrekin bost egun ematen dituzte barnetegian, eta asteburua familiekin etxeetan. Hangoak hona etortzen direnean, hemengo familiatan banatzen dira ohitura ezberdinak ezagutzen.  Nolako bizimoduak, zertan berdin, zertan ezberdin. Proiektuak lantzen dituzte, ondoren aurkezteko. Jateko ohiturak, adibidez, hain dira ezberdinak! Sei otordu dituzte, kantitate murritzetan: goizeko 7:00 gosaria; 10:00 hamarretako txikia; 12:00 bazkaria: 15:00 mokautxoa; 18:00 afaria eta 21:00 beste mokautxoa. Eskolan Eko eta Bio jaten dute guztia, goxoak eta tartak gehituz. Ezberdin, noski, Trapagaraneko ohiturekin! Sare sozialak dira beste gai bat, bizimodu ezberdinak tarte... Eta beste, eta beste.

Irailean etorri ziren danitarrak; udaberrian joango dira euskaldunak beste astebetez. Ondoren lan guztiak blogean konpartitzen dituzte, baita adiskidetasuna ere, bizipen berezien ondorengo opari dena.

ikastola 231
2018 Abendua
231