IKASTOLA 231 > ikastolak > Ekosistema berria, elkar-lana, kooperazioa eta metodologia aktiboak bultzatzeko

Axular Lizeoa, Donostia

Ekosistema berria, elkar-lana, kooperazioa eta metodologia aktiboak bultzatzeko

Udan obra gauzatu da aro berri bati sarrera emanez. 

Elkar-lana, kooperazioa eta metodologia aktiboak bultzatzera laguntzen duen "ekosistema" berria.

Uda honetan, ikastolaren etorkizuna babesteko helburuarekin, Artezkaritza Kontseilu eta Zuzendaritzak bideratuta, berrikuntza pedagogiari erantzungo dion eraldaketa arkitektoniko Plan Estrategikoa aurkeztu da.  Plangintza horri jarraituz, bigarren solairutik hastea erabaki da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko beharrei erantzun nahian.  Ikastolarekin lotura zuzena duten jakintza-alor anitzeko pertsonak osatutako taldeak lanean hilabete asko igaro ondoren, udaran obra gauzatu da aro berri bati sarrera emanez.  Espazio tradizional eta itxi batzuetatik, elkar-lana, kooperazioa eta metodologia aktiboak bultzatzera laguntzen duen "ekosistema" berri bat sortzeko asmoarekin egin da.  Azken finean, gure ikastolaren ibilbide guztian egin den bezala, garaian garaiko gure pertsonen beharrei erantzuteko eramaten da aurrera inbertsio garrantzitsu hau.

Irakasten duten espazioak ikasten duten pertsonentzat
Axular Lizeoaren Xedeari erantzunez, pertsona konpetenteak lortzeko bidean, ikasleen garapen integrala bultzatuko dituzten espazioak aurkeztu nahi izan ditu gure ikastolak.

ikastola 231
2018 Abendua
231