Jantoki eredu berria ikastolan

Guraso talde batek ikastolako agendan 2017/2018 ikasturtean kokatu zuen gaia. Eredu berri honek gure ikasleengan, familiengan, ikastolan bertan, ingurumenean, baita eskualdeko ekonomian ere,  era positiboan eragingo duelakoan gaude. Honako hauek izan dira kontuan hartutako irizpideak: Gertuko eta ekologikoak diren eguneko barazkien kontsumoa. Era askotako zereal integral eta finduak. Elikagaiak: ahalik eta bertokoen eta ahalik eta ekologikoen direnak (ekoizpen potentziala, erabilgarritasuna eta prezioa). Barazki-proteina (zerealak eta eltzekariak): Lehenengo hiruhilabetekoan  hamabostero planteatzen da bigarren hiruhilabetekoan astero izateko intentzioarekin. Abere-proteinarik ez lehenengo plateretan. Frijitutakoak eta aurrez-prestatutakorik ez.Kolore, testura, zapore eta usain anitzak dituen dieta osasuntsua bermatuko ditugu.

Jantoki eredu berria ikastolan
Prozesua duela bi urte abiatu genuen, esperientziak aztertu genituen Kataluniako “Menjadors Ecologics” taldekoen laguntzarekin. Sukaldariek erakutsitako aldaketaren aldeko jarrera positiboa funtsezkoa izan da. Menuak lanketa desberdinekin baina ohiko elikagaiak nahiz berriak direnak erabiliz prestatzen ari dira, kolore, testura, zapore eta usain anitzak dituen dieta osasuntsua bermatuz. 300 menutik gora ematen ditugu 2 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat. Aldaketak bere denbora behar du, baina ziur gaude menu berriak eta inguruan dagoen filosofia ondo ezagututa, abegi onez familiak eta ikasleak bat egiten ari direla aldaketarekin.

Jantoki eredu berria ikastolan
Aresketako Jantokiko arduradunek gure galderak  erantzuten dituzte.

Zer dela eta erabaki duzue ikastolako jantokia aurrerantzean tokiko produktuekin hornitzea?

Guraso talde batek ikastolako agendan 2017/2018 ikasturtean kokatu zuen gaia. Gertu genituen beste esperientzia batzuk, eta gure kasuan sukaldea ikastolan bertan izanda eta kudeaketa gurea izanik, baldintza egokiak eta aukera ona ikusten genuen beste eredu jasangarriago eta osasuntsuago batera pasatzeko.

Eredu berri honek gure ikasleengan, familiengan, ikastolan bertan, ingurumenean, baita eskualdeko ekonomian ere,  era positiboan eragingo duelakoan gaude.

Zer pauso eman dituzue egitasmoa gauzatzeko?

Prozesua duela bi urte abiatu genuen. 2018ko ikastolako Ohiko Asanblada Orokorrean erabakia hartu zen. Iinguruko eskolen esperientziak aztertu genituen (Urduñako Eskola), ondoren aholkularitza kontratatzea erabaki genuen eta Kataluniako “Menjadors Ecologics” taldekoek laguntza eman ziguten prozesu honetan.

Eredu berrian sukaldariek jasotako formakuntza gakoa izan da, produktu eta hornitzaileak adostu, errezeta berriak prestatu, elaborazio prozedurak aztertu… Sukaldariek erakutsitako aldaketaren aldeko jarrera positiboa funtsezkoa izan da.

Beste pauso garrantzitsua komunikazioarena izan da. Aldaketaren ingurukoen berri ikastolako komunitate osoari luzatu genion iaz.

Azkenik, pasa den irailean hasi ginen ikastolako jantokian eredu berri honekin funtzionatzen. Oraindik hasierako fasean gaude, aldaketak zer suposatu duen kurtso amaieran ikusiko dugu.

*Zein da jantokiaren oraingo funtzionamendua?

Funtzionamendu orokorrak ez du asko aldatu, lehendik ere jantokia eta sukaldea genuen ikastolan eta menuen elaborazioa bertan egiten zen. Bestetik, gure ikastola jadanik ezagutzen duen sukaldari talde bera mantendu da sukaldean.

Honako hauek izan dira kontuan hartutako irizpideak:

Gertuko eta ekologikoak diren eguneko barazkien kontsumoa (100 gr lehenengo eta bigarren plateraren artean).

Era askotako zereal integral eta finduak.

Elikagaiak: ahalik eta bertokoen eta ahalik eta ekologikoen direnak (ekoizpen potentziala, erabilgarritasuna eta prezioa).

Barazki-proteina (zerealak eta eltzekariak): Lehenengo hiruhilabetekoan  hamabostero planteatzen da bigarren hiruhilabetekoan astero izateko intentzioarekin.

Abere-proteinarik ez lehenengo plateretan.

Frijitutakoak eta aurrez-prestatutakorik ez. Lehengai bezala hurbilagoak eta freskoagoak diren garaiko elikagaiak erabiliz eta hurbileko ekoizleei erosketak lehenetsiaz, euren jardueraren biziraupena bermatzen edota ekoizpen berriak sortzen lagun dezakegu, garraio gastuak gutxituz eta bertoko ekonomia indartuz.

Menuak lanketa desberdinekin baina ohiko elikagaiak nahiz berriak direnak erabiliz prestatuko dira. Honek kolore, testura, zapore eta usain anitzak izango dituen dieta bermatuko du.

Zer nolako harrera izan du egitasmoak eskola komunitatean?

Hasierako harrera orokorra positiboa izan da familia, jantokiko langile zein ikasleen aldetik. Jakin-min handia zegoen eredu berriaren inguruan, eta gure kasuan menu osoa aldatzea erabaki genuenez plater, zapore, usain eta testura berriak izan dira ikasleentzat.

Kritika batzuk egon dira noski, gure kasuan 300 menutik gora ematen ditugu 2 urtetik 16 urte bitarteko ikasleentzat, beraz, logikoa da denen gustura ez izatea aldaketa, eta kexak ere egotea. Aldaketak bere denbora behar du, baino ziur gaude menu berriak eta inguruan dagoen filosofia ondo ezagututa, familiek eta ikasleek bat egingo dutela aldaketarekin.