IKASTOLA 235 > ikastolak > Bizi-bizia berhezi proiektua

Zurriola Ikastola, Donostia

Bizi-bizia berhezi proiektua

Youtuben, prozesuaren laburpena dago eskuragarri

Bizi bizia berhezi proiektuaren sortzaile eta diseinatzaileak Idoia Moreno eta Larraitz Esnaola dira eta haien proposamena, Donostiako espazio publikoa den eta gaur egun itxita dagoen espazio bati bizia emateaz gain, haurrei hirian bertan naturarekiko kontaktu zuzenean jolaserako eremuak eskaintzea izan da. Hori horrela, fokua haur eta gaztetxoengan jarriz, parte hartze prozesu bat diseinatu zuten eta 2018. urteko ekainean, Zurriola Ikastolako 300 haur eta gaztetxorekin parte hartze prozesu bat abiatu zuten. Prozesu horretan, ikastolaz kanpoko lau hezitzailek hartu zuten parte eta bertatik jasotako ekarpenekin, diseinu bat egitera iritsi ziren. Jolas eremuari “Sorleku” izena jarri diote, beti sortzen eta eraberritzen joan beharko litzatekeen eremutzat identifikatu dutelako. Gaur egun, jolas eremuaren proiektu idatzia eta planoak Donostiako udaletxeari aurkeztu dizkiote eta parte hartze prozesuan parte harturiko haurrak bezala, proiektuaren egileak eta inguruko auzotarrak zain daude. Haien ametsa errealitate noiz egingo denaren zain. Gogotsu, ilusioz beteta eta jolaserako prest!

Youtuben, prozesuaren laburpena dago eskuragarri.

Egileekin harremanetan jartzeko: alubielkartea@gmail.com
 

ikastola 235
2019 Urria
235