IKASTOLA 235 > ikastolak > 1991ko eraikina berrituta

Aita Larramendi Ikastola, Andoain

1991ko eraikina berrituta

HIZAN egitasmoaren markoan

Bost hilabeteko lanen ondoren, irailaren hasieran Andoaingo Ikastolako txikienek euren gela berriak estreinatu dituzte. HIZAN proiektuari helduz, Bazkardoko eraikineko etxetxoak batu eta barruko paretak desagertu dira, espazio berriak sortuz. Aterpe eta gune berde berriak sortzearekin batera, hesiak eta muga arkitektonikoak desagertu dira, herritik sortu zen Ikastola herriari irekiz.

ikastola 235
2019 Urria
235