IKASTOLA 233 > ikastolak > Bartzelonako III.EduCongress-oan, Haur Hezkuntzako inklusioaren aurkezpenarekin

Urretxu-Zumarraga Ikastola

Bartzelonako III.EduCongress-oan, Haur Hezkuntzako inklusioaren aurkezpenarekin

HERMEX etxeak antolatzen duen kongresura ikastolatik lau irakasle joan gara

Eli Altolagirre orientatzaileak aurkeztu zuen, Konfiantzaren Pedagogiaren markoan

HERMEX etxeak antolatzen duen kongresura ikastolatik lau irakasle joan gara, alde batetik Haur Hezkuntzan inklusioa nola lantzen dugun azaltzera, eta horrekin batera, behar fisiko edo psikologiko berezia duten ikasleak nola integratzen ditugun ikasgela arruntean, eta beraiekin nola egiten dugun lan aurkeztera ere bai. Eli Altolagirre orientatzaileak aurkeztu zuen, Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, ikastola zer garen zehaztuz. Ikusmin handia sortu du; udazkenean etorri ziren hango nagusiak, abenduan deitu ziguten, ekainean VIC Unibertsitatetik bi irakasle etorriko zaizkigu ikastola eredua ezagutzera...
Ikastolaren obrak egin genituenean, Rafael Cristobalen eskutik Silvia Stafalonirekin jarri ginen harremanetan, ikasleek dituzten beharrei erantzuteko instalazio bila. Hortik lotura, harremana eta jarraipena.

 

ikastola 233
2019 Apirila
233