IKASTOLA 233 > ikastolak > Donostiako LILATOIA lasterketan, ikastolak podiumean

Haztegi, Urretxu-Zumarraga, Jakintza Ikastolak

Donostiako LILATOIA lasterketan, ikastolak podiumean

30. edizioan ere ikastolak talde handienak izan dira

Parte hartzeak du adorea. Gora gure neska guztiak!

30. edizioan ere ikastolak talde handienak izan dira. Aurten Urretxu-Zumarragakoa suertatu da lehena, Ordiziako Jakintza, bigarrena, eta Legazpiko Haztegi, hirugarrena. Izan dira beste batzuek ere, adibidez, Salbatore Mitxelenakoak, Kilometroak-en izenean “Ni-Hi-Hura… Ikastola mundura” oso presente izanik; baita Tolosako Laskoraingoak ere. Aparteko giroa sortu dute ikasle, guraso, irakasle eta langileek etxetik irten orduko, trenez Donostiara iritsiz, alaitasunez taldetan esku hartzen animatuta, korrikan, kantuan eta dantzan. Herrien ordezkari ere bihurtu dira ikastolak, kirola eta emakume balorek suspertuz. Parte hartzeak du adorea. Gora gure neska guztiak!
Ikastola talde bakoitzean ehun eta piku emakume elkartu direnez, herri enbaxadore ere bilakatu dira, aurtengo leloak zioen bezala, berdintasunaren sustraiak sendotuz. Zarauzko Iratxe Aranbururen marka aipatzekoa da. Bosgarren amaitu zuen, 6.000 parte-hartzaileren artean. Ikastolako elastikoarekin egin zituen bost kilometroak 18 minutu eta 36 segundotan.

ikastola 233
2019 Apirila
233