IKASTOLA 233 > ikastolak > Zientziara naturaltasunez hurbiltzea helburu duen ikastola

Txintxirri Ikastola, Elorrio

Zientziara naturaltasunez hurbiltzea helburu duen ikastola

Atentzioa ematen du Txintxirri ikastola txikia izanik zein garrantzi handia duen zientziak

Nola egiten dute? STEM Discoveryn parte hartuz

Atentzioa ematen du Txintxirri ikastola txikia izanik zein garrantzi handia ematen zaion ingurua arrazoitzeari, zergatik galdetu, eta erantzuteari. Urteak dira DBHn ahozkotasuna lantzearen helburuarekin plan bat garatuta zutela, zeinetan ikasleek galdera berria planteatu, ikertu, ondorioak atera, aurkeztu eta zabaldu egiten duten Zientzia Txokoan, pedagogia aktiboan murgilduta. Jakinmina etapa guztietara kutsatu da, urratsez urrats, elkarlanean adin ezberdinetakoak elkarri lagunduz, elkarri irakasten diotela. Nola egiten dute? STEM Discoveryn parte hartuz, edonorentzat zabalik duten web orrian Blog ataria elikatuz, non DBH 1-2 eta 3-4koek euren lanak zabaltzen dituzten hizkuntzari ere bere lekua emanez. Twitterren ere daude; non ez daude, bada, kutsatzen duten txintxirri-ikerlari handi horiek!
Jarraipena egin nahi izanez gero, www.elorriokoikastola.eus web gunean, blog atarian eta https://twitter.com/TxintxirrinZT -n dago aukera. Jakinmin txikitik handira!

ikastola 233
2019 Apirila
233