IKASTOLA 233 > ikastolak > 20. kanpainarekin aurrera, ahalmen urriko ikasleei laguntzeko

Integrazio Batzordea Seaska

20. kanpainarekin aurrera, ahalmen urriko ikasleei laguntzeko

Eskerrak elkartasunari!

Behar handienak betetzea lortzen dugun arren, ez ditugu guztiak ziurtatuta.

2019ko urtarrilaz geroztik Seaskako 111 haur dira lagunduak. Berri ona da gizartearentzat, esan nahi duelako ikasleen integrazioan sinisten duela. Baina, behar handienak betetzea lortzen dugun arren, ez ditugu guztiak ziurtatuta, AVSH laguntzaile lanpostu batzuk ez ditugulako ordainduak. Horretan datza gure erronka eta gure 20. kanpainaren xedea. Familiengana, lankideengana, elkarteetara, bolondresengana jotzen dugu, eta guztiei esker aurrera egitea lortzen dugu. Aurten 127.000 euro ditugu helburu. Eskerrak elkartasunari!
Seaska inklusioaren erreferente bihurtu da. Ikasleak bere adineko taldean jarraitzen du. Inklusiorako Egitura Pedagogikoa du azken urteotako lorpena, ikasle kopurua hamabikoa izanik. Horrek esan nahi du irakasle espezializatu bat duela, baita ikasle guztientzat AVS arrunt bat ere.

Kanpaina berria abiatu du ahalmen urritasuna duten ikasleei laguntzeko
Ahalmen urriko pertsonen Departamenduko etxeak (MDPH) kudeatzen du ahalmen urriko ikaslearen harrera, familiaren laguntza eskaeraren ondotik. Balorazioa egin ondoren, zenbat oren behar dituen zehazten denez, Ikuskaritza Akademikoari dagokio ordu horiek diruztatzea. 2019ko urtarrilaz geroztik Seaskako 111 haur dira lagunduak. Berri ona da gizartearentzat, esan nahi duelako ikasleen integrazioan sinisten duela. Baina, behar handienak betetzea lortzen dugun arren, ez ditugu guztiak ziurtatuta, AVSH lanpostu batzuk ez ditugulako ordainduak. Horretan datza gure erronka eta gure 20. Kanpainaren xedea. Familietara, lankidengana, elkartetara, bolondresengana jotzen dugu, eta guztiei esker aurrera egitea lortzen dugu. Aurten 127.000 euro ditugu helburu. Eskerrak elkartasunari!

Inklusiorako Egitura Pedagogikoa dugu azken urteotako lorpena. Eskola inklusiborako unitate bat da, gehienezko ikasle kopurua hamabikoa izanik. Esan nahi du irakasle espezializatu bat duela, baita ikasle guztientzat AVS arrunt bat ere. Ikaslea bere adineko taldean jarraitzen du, baina une jakin batean nozioren bat ikasi behar badu IEP klasean sartzen da denbora gehiago behar baitu ikasgaia barneratzeko. Seaskaren lehen IEP klasea 2010-2011 ireki zen Kanboko Xalbador Kolegioan. Bost urte ondoren, 2015-2016an, Ziburuko Piarres Larzabalen bat, eta bigarrena Larzabaleko Erdozaintzi-Etxart Kolegioan. Laugarrena, 2018an, Donibane Lohizuneko Ikastolan. Seaska inklusioaren erreferente bihurtu da.

 

ikastola 233
2019 Apirila
233