Ikastolak

Ikastola
205
2013
Urria
Ibaizabal Ikastola, Durango

Ibaizabalen bigarren fasea jaio da. Batxilergoko hiru gela eta Haur Hezkuntza goi zikloa eskaintzen duen ikastola funtzio anitzekoa da; izan ere ikastolako jardunaz gain eraikin berdinean hainbat jarduera burutzen dira, taberna, ostatua, aterpetxea eta kirol-gunea hain zuzen. Ibaizabaleko bazkide diren ikastolak ere handituz ari direnez, epe laburrean ikasle gehiago aurreikusten dira eta, horri aurre egiteko, 2013ko maiatzean eraikina handitzeko lanei ekin zioten. Urrirako prest izango da 1.000 m2ko eraikina, jangela eta bederatzi ikasgela...

Ikastola
205
2013
Urria
Laudio Ikastola, Laudio

Azken hamarkadetan apurka-apurka galdutako ikastola herrikoia izaera berreskuratzea izan du Laudio Ikastolak helburu. Ikastola herrira hurbiltzea eta herriko ekimen ezberdinetan presentzia lortzea xede bihurtu dute aurtengo herriko jaietan. Guraso eta langile talde baten iniziatibaz jaietan ikastola-taberna zabaldu dute arrakasta handiz. Plazatik oso gertu, itxita zegoen taberna batean kokatu dira. Pozik dira jasotako erantzunarekin. Balorazioa egin ondoren amesteko ordua iritsi da, datorren urteari begira aurtengo erronka txiki hori...

Ikastola
205
2013
Urria
Argia Ikastola, Tutera-Fontellas

Hogeita bost urte ditu Argia Ikastolak; 27 euskararen kontrako Foru legeak; 22 urte eskas karrera-proiektua amaitzeko bideoa egin duten ikasleek. Mondragon Unibertsitateko hiru ikasle, Olatz, Itxaso eta Marta izan dira egileak. Argia Ikastolakoak, protagonistak. Euskal Herrira zabaldu da ikus-entzunezkoa. Nola ez zabaldu hain lan hunkigarria? Erriberan euskararen eta ikastolaren aldapa zer nolakoa den ematen du aditzera.

Ikastola
205
2013
Urria
Txintxirri Ikastola, Elorrio

Urteak dira Txintxirrik herriko jaietan parte hartzen duela, eta bere ekarpena programazioan argitaratzen dela, jai astean, asteazken arratsaldean, umeentzako tailerrak antolatzen baititu herriari zerbait eskaintzeko xedez. Aurtengoan hiru gauza eskaini ditu: kultur taldeko gurasoek egindako txokolatada, irakasleek antolatutako tailerrak, eta berrikuntza izan den ipuin-kontalaria, ama bat, berak sortutako txotxongiloekin, ipuinak kontatzera animatu baita txiki-txikien gozamenerako.

Ikastola
204
2013
Ekaina
Basabürua Ikastola, Aloze

Zuberoak bi ikastola ditu, Eperra Sohütakoa Maule ondoan dagoena, eta Basabürüa Alozen, Atarratzeko kantonamenduan. Bigarren honek 34 ume ditu orain, baina 40tik gora izango ditu irailean eta kopurua gehitzen doala ikusirik, Zuberoako Herri Elkargoak Alozeko Sala izeneko eraikina eraberritzea erabaki du ikastolak erabil dezan. Maider Sarasola irakasleak kontatu zigunez, eraikin hori lehen ere ikastolak erabilia da, gaur duen egoitza berria jaso aurretik eta azken urteotan udalekuak egiteko baliatzen zuten. Sala eraikinean ikastolarentzat...

Ikastola
203
2013
Apirila
Herri Ametsa Ikastola. Donostia

LHko ikasle guztiak hartzen dituen egitasmoa jarri zuten martxan ikasturte hasieran kantu tradizionalak kantatzen ikasteko asmoarekin. Kanta Lagunak da egitasmoaren izena. “Gelatik kanpo eta zikloka biltzen ditugu ikasleak astean hogei minutuz kantua lantzeko”, esan zuen Marijo Garamendik, LHko koordinatzaileak.

Ikastola
203
2013
Apirila
Larramendi Ikastola. Mungia

Urtero, animalia bat aztertu eta hobeto ezagutzeko unitate didaktikoa  prestatzen dute Mungiako Larramendi Ikastolan. “Gure inguruan bizi diren animaliak, etxe-abereak edo intsektuak izaten dira gehienetan”, esan zigun Monika Basterretxea zuzendariak. Ekintza hau Agenda 21eko programa barruan egiten dute Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.

Ikastola
203
2013
Apirila
Ibaizabal Ikastola. Durango

Orain pare bat ikasturte jarri zuten martxan Ibaizabal Ikastolan Ateneoa izeneko eztabaida foroa eta, Idurre Maortua zuzendariak esan zigunez, indarra hartuz joan da. “Batxilergoa eta Lanbide Heziketako goi zikloak ikasten ari diren ikasleak ditugunez, betidanik saiatu izan gara  arlo akademikotik kanpoko ekintzatan ere eurak inplikatzen.

Ikastola
203
2013
Apirila
Donibane-Ziburu Ikastola. Donibane Lohizune

Ikasle kopuruak behera egin duelako, hiru eskola publiko elkartu eta bat egingo dute Donibane Lohizunen eta hutsik gelditzen zen eraiki bat egokitu du Udalak ikastolarentzat. Peio Dufau ikastolako lehendakariak esan zigunez, herri garestia izaki, gazteek alde egiten dute eta ume kopurua jaisten ari da. “Bi eraikin hutsik geratu direlarik, bat ikastolak hartuko du bere esku.

Orriak