Ikastolak

Ikastola
207
2014
Otsaila
Anoetako Herri Ikastola

Saminik gabe Samiño mendia igo dute otsailean, eta Onddio eta Adarra urtarrilean

Ikastola
207
2014
Otsaila
Urretxindorra Ikastola, Bilbo

Beste ikastola batzuk bezala, Urretxindorra ere Ikastola Irekia proiektuan murgilduta dabil.

Ikastola
206
2013
Abendua
Labiaga Ikastola - Bera

Bi ikastaro interesgarri Beako Labiaga Ikastolan.

Ikastola
206
2013
Abendua
Piarres Larzabal Kolegioko guraso bi izan dira bertan.

Filipinetatik sartu diren « Suhiltzaile elkartasuna-Pompiers solidaires » elkarteko bi kide, biak kolegioko gurasoak, Alexia Aranzueque Regeratek eta Nikolas Regeratek,Filipinasen ikustakoaren lekukotasunak eman dizkigute. Diaporama baten bitartez, hango egoera latza azaldu digute.

Ikastola
206
2013
Abendua
Ikastolen Jaietako babesle eta laguntzaileei.

Eskerrik asko gure babesleei: EUSKALTEL; EROSKI FUNDAZIOA; BBK-KUTXA GIZARTE EKINTZA-VITAL KUTXA; EITB
Esker aunitz gure laguntzaileei: KAIKU, BAQUE, EUSKO LABEL, LUMAGORRI, COCA-COLA, AQUABONA, SCHUSS, NATURGAS ENERGIA, MAHOU, AUSOLAN, LABORAL KUTXA, EROSKI BIDAIAK, ELKAR.

Ikastola
206
2013
Abendua
Erabateko elkartasuna

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia egin zen iragan azaroaren 27an, Orion. Urteko balantzea egin, altxortegiaren berri eman eta laguntza eskatu zuten ikastolen txostenak aurkeztu eta proposamenak bozkatu ziren. Proposamen guztiak ia aho batez onartu ziren.

Ikastola
206
2013
Abendua
Herri Ametsa Ikastola, Donostia

Badira lau urte Donostiako Ulia mendian kokaturik dagoen ikastolan Aste Berdea ospatzen hasi zirela ikasleak iraunkortasunean hezteko bide egokia zela erabakita. Aurten kontsumo jasangarriagoan hausnartu eta ekin egin diote HHn, LHn eta DBHn. Etapetako arduradunek eta ikasle ordezkariek elkarlanean sortutako jarduerak egin eta hezkuntza komunitate osoa motibatu dute.

Ikastola
206
2013
Abendua
Lan Akordioa ikastoletan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolentzako lan akordio berria izenpetu zuten azaroaren 26an EHIk EIBek eta gehiengo sindikalak. Lau urteko lan gatazkari amaiera ematen dio akordioak, eta lanpostu eta lan baldintzen egonkortasunerako eta ikastolen bideragarritasuna bermatzeko oinarriak finkatzen ditu.

Ikastola
205
2013
Urria
Bihotz Gaztea Ikastola, Santurtzi

Zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa. Ikasleen artean euskararen erabilera gehiago sustatzea izan zen hasierako xedea, HHko 2. zikloan bultzatu zutenean. Gaur LH4ra arte luzatu dute proiektua, ikasleek jolasak gustukoak dituztela ikusita. Jantokiko begiraleak ere inplikatu dira, eta gurasoak zer esanik ez aukera hori ikusita. Saio bereziak antolatu dituzte familiengana iristeko. Santurtzin euskara eta euskal kultura handitzen doa pausuz - pausu, herritarren bihotza piztuz eta poztuz.

Ikastola
205
2013
Urria
Andra Mari Ikastola, Etxarri

Hamar urte igaro dira lehen saiakera egin zutenetik. Dagoeneko errotu egin da aniztasuna lantzeko sortutako proiektua. “1512: Oraindik ere ezberdinak gara” izan da azken kanpaina arrakastatsua. Jarduerak etapa eta maila bakoitzari egokituak izan dira. Aste betean jorratu dute gaia, eta gainera, gabon bezperan ospatzen den eta ikasle guztiek parte hartzen duten Karraka jaialdian ere gai bera landu da. Helburua: ikasleak gaiarekiko sentsibilizatzea. Historian aditua den guraso batek parte hartu du aurtengo kanpainan.

Ikastola
205
2013
Urria
Abusu Ikastola, Bilbo

Nork amestuko zuen 2013rako 610 ikasle izango zituenik? Ameslariek lortu dute Abusu Ikastolaren garapena. Duela 36 urte sortu zen, La Peña auzoko lokal xume batean. 1993an, Buesaren legeari aurre egin, eta ikastola izaerari eutsi zion. Oztopoz jositako urte zailak, oso zailak, bizi izan ditu, baina dagoeneko iritsi da gailurrera eta sendo dago. Ikastola komunitate indartsua du, ikasle eskaera handia, Bilbon eta auzoan ongi kokatua eta ikusia da; eta gainera, eraikin modernoa inauguratu du ikastolako txikienak babesteko. Ametsa ez da...

Ikastola
205
2013
Urria
Andramendi Beasaingo Ikastola

Beasainen Hazi, Hezi eta Bizitzeko eskubidea aldarrikatzen. Irailaren 5ean IKASTOLAKIDEOK batzar jendetsuan eta herriaren aurrean aldarrikatu zuten publikoki eskubide hau. Ikasle eta ikasle ohien ahotsa entzun zen. Ikastolaren kantu berria eta DBH: 77 urratsetara dokumentala ere aurkeztu ziren.

Ikastola
205
2013
Urria
Integrazio Batzorde, Seaska

Gizarte mailan atxikimendu handia du Iparraldeko ikastolen ahaleginak, ahalmen urri duten ikasleak ikastolan integratzean. Hazkunde Nazionalak AVS laguntzaileak ordaintzen dituen arren, behar adinako kopurura ez da iristen eta Hezitzaleak ez ditu ordaintzen. Horiek guztiak Seaskako Integrazio Batzordeak gidatzen eta bereganatzen ditu. 1.217 partikularrak, 56 elkartek, 69 enpresak baino gehiagok sostengatzen dute elkartea ikasturteko beharrei erantzuteko. Aurten handiagoak izango dira, izan ere 38 ikasletik 49ra igoko baita haurren kopurua...

Ikastola
205
2013
Urria
Zangozako Ikastola, Nafarroa

Hausnarketa baten ondorioz sortu zen ideia. Nola motibatu ikasleak euskaraz egiten oporretatik bueltan? Nafarroako Erresuma gaiari helduz, Zangozan 1513ko borroka gogoratuz, eta herriko jaiak baino lehen suelto diren lau eskola-egunak antolatuz. Horiek izan ziren erantzunak. Hori baino gehiago izan da ondorioa. Ipuin bat ardatz hartuta, soka luzeak jarraitu dio: historia entzun, mintza-lagunarekin hitz egin, gazteluak eraiki, ingurua bisitatu dute. Balorazioa ezin hobea. Datorren urtean berriz.

Ikastola
205
2013
Urria
Aranzadi Ikastola, Bergara

Bergarako Aranzadi ikastola orain dela 42 urte sortu eta berea ez zen Errege Seminarioa eraikin historikoan kokatu zen. Bere 40. urteurrenarekin batera lortu zuen eraikin horren zati handi baten lagapena, UNED Patronatuaren eskutik. Bestalde, urte berean, ondoan zegoen haurtzaindegiarekin batu zen 0-18 urte bitarteko eskaintza ahalbidetuz. Bi solairu osoak bota eta berri-berri eta modernoak eraiki ditu, eta beste bi moldatu. Aurpegia ere garbitu diote ikastolari, fatxada guztiak eta sarrerak ere berritu dituzte. Hori bai alde ederra!

Ikastola
205
2013
Urria
Ikastolen Eleanitz proiektua ezagutzera, Ikastolen Etxera

Asia erdian, Kazakhastan herrialdeak hamazazpi milioi biztanle ditu, horietatik bi milio ikasle Almaty-n. Uztailean etorri dira Ikastolen hizkuntz curriculum integratua ezagutzera. Hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarrarekin nola hasi, eta horrek eman dituen onura linguistikoak ezagutzera. Harrituta itzuli dira euren herrialdera, tamainan Europa bikoizten duen lurraldera. Ikastolen Elkarteak sortutako materialarekin maitemindu dira; eta, bereziki, materialaren integrazioarekin. Harremanetan jarraitu nahi dute ikastolekin, 2015erako...

Ikastola
205
2013
Urria
Pasaia eta Lezo Lizeoa Herbehereetako Roemond herriko eskolarekin

Eskola Trukea egitasmoak hamargarren aldia beteko du 2013-2014 ikasturte honetan. Batxilergoko lehen ikasturteko ikasleak dira eskola trukean parte hartzen dutenak; ohi bezala, Roermond herriko ikasleak hona etorriko dira; eta hemengoak hara joango. Helburu nagusietariko bat ingelesean trebatzea bada ere, baditu akademikoak ez diren beste arlo garrantzitsu batzuk lantzea xede, ikasleen garapen pertsonalarekin zerikusi handia dutenak, hala nola, autonomia landu eta beste kultura bat ezagutzea. Eta proiektuaren emaitzak bikainak izan dira...

Ikastola
205
2013
Urria
Arizmendi Ikastola, Leintz bailara

Garabide Elkartearen bidez sortu da “Jatorrizko herrixak” proiektu bikaina. Arizmendi Ikastolako 2-6 urte bitarteko ikasle guztiek batera egin dute lan. Ikastolako komunitate osoak hartu du parte; baita beste elkarte batzuk ere, interes komunak adierazita. Bost herrialde izan dira protagonista: katalanak, galiziarrak, maia kaqchilelak, nahuatak eta euskaldunak. Matematika, hizkuntzak, marrazkiak, jolasak, kanta, bideoklipa eta bizipen biziak batu ditu “Jatorrizko herrixak” proiektuak.

Ikastola
205
2013
Urria
Salbatore Mitxelena Ikastola, Zarautz

Santa Ana da adin handikoen egoitza Zarautzen. Ikastolako LH-2ko haurrak urtean lautan joaten dira bisitan. Ikasle bakoitzari “aitona ala amona” bat tokatzen zaio goxatzeko, kontu kontari aritzeko. Topaketa aldez aurretik antolatzen da, sentsibilizazioa landuz, baita opariak prestatuz ere. Lortutako harremanari esker, ikasturte bukaeran, zaharren egoitzan bazkari batera gonbidatuak izan dira. Gertutasunak eta goxotasunak bidea egin du.

Ikastola
205
2013
Urria
Ibaizabal Ikastola, Durango

Ibaizabalen bigarren fasea jaio da. Batxilergoko hiru gela eta Haur Hezkuntza goi zikloa eskaintzen duen ikastola funtzio anitzekoa da; izan ere ikastolako jardunaz gain eraikin berdinean hainbat jarduera burutzen dira, taberna, ostatua, aterpetxea eta kirol-gunea hain zuzen. Ibaizabaleko bazkide diren ikastolak ere handituz ari direnez, epe laburrean ikasle gehiago aurreikusten dira eta, horri aurre egiteko, 2013ko maiatzean eraikina handitzeko lanei ekin zioten. Urrirako prest izango da 1.000 m2ko eraikina, jangela eta bederatzi ikasgela...

Orriak