ELKARTASUNA EMANEZ, ETA JASOZ

Igaro berri da Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia. Iragan azaroaren 28an egin zen, Orioko Herri Ikastolan.
Bertan, ikastola bakoitzak Elkartasun Kutxan jarritako dirua banatu zen, beren baliabideekin proiektuak aurrera ateratzeko nahi beste ez duten hamar ikastolaren artean.
2020. urtean 840.000 euro jasoko dituzte ikastola horiek. Elkartasun adierazpen handi bat da, urtero ikastolek egiten dutena beren taldeko zenbait ikastolaren alde.
Horri eskerrak urteotan aurrera egin dute gaur egun proiektu sendo diren ikastola askok, eta horri esker aurrera egingo dute orain gainontzekoen elkartasuna jaso dutenak ere.
Ikastolek euren arteko elkartasuna indartzeko sortu zuten tresnaren balioa berriro ere agerian geratu da.

Elkartasuna eman eta jaso, eta herritarren elkartasuna jasotzeko beste tresna bat sortu dute ikastolek: TANTA.
Elkartasun txartelak dira TANTA, eta ikastolen jaiek orain arte egin izan dituzten zozketak ordezkatuko dituzte.
TANTAren bitartez, Euskal Herriko ikastolen proiektuei bultzada emango diote herritarrek. Baina ikastolek herritarren elkartasun hori ere saritu nahi dute.
Horregatik, TANTA txartelak erosten dituztenek 60.000 euroko zozketa batean hartuko dute parte.

Erreportajeak

IkaDig Egitasmoa abiarazi du Ikastolen Elkarteak

Herritarrek euskal hezkuntzaren alde ekarpena egiteko egitasmoa, abian da.

Elkarrizketak

Lehen Hezkuntzara ere iritsi da eraldaketa

Urtarrilaren amaieran, HH 5 urteko gelatan eta LH 1 mailakoetan.

Iritzia

Argi-ilunak Hezkuntza Akordiorako proposamenerako lehen fasearen amaieran

Urtero, 800.000 eurotik gora jartzen dituzte ikastola guztiek.

Ikastolak

Bejondeiela Batxilergoko ikasle sarituei!
HH Hizan egistamoa lau haizetara zabalduz
Gosearen aurkako lasterketa

Orientazioa

  • Euskara loratzeko udazkena
  • Aisialdiko eskaintza

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Etxelan
  • Coca Cola
  • Elkar
  • Laboral Kutxa
  • Eukera museoa