ONGI ETORRI!

Iragan ikasturte amaieran esan genuen, eta baita joan den urrian atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzeari buruz egin genuen agerraldian: gaur egun jatorri horretako ikasleen eskolatzean dagoen desorekaren arrazoi nagusia izan da Eskolatze Batzordeek (Eusko Jaurlaritzako teknikariek osatutakoak dira) matrikulazio arazoak zituzten ikastetxeetara bideratzen zituztela. Aurtengo ikasturtean ikusi dugu Bizkaian eta Gipuzkoan jarrerak aldatu dituztela, eta lurralde horietan ikasle horien eskolatzea modu orekatuagoan gertatzen ari dela, eta ikastoletara antzeman egin dela, iaz baino jatorri atzerritarreko ikasle gehiago, askoz gehiago, iritsi direlako. Ongi etorriak! Hori eskatu genuen, eta bidea hori dela uste dugu. Ezin dezakegu gauza bera esan Arabako Lurralde Batzordeez, eta are gutxiago Gasteizen gertatzen ari denaz, aurreko urteetan bezala, ia ikasle gehienak ikastetxe publikoetara, jakin batzuetara, bideratu dituztelako. Gero eta urgentzia handiagoa du, beraz, batzorde horietan edota batzorde horien lana kontrolatzeko berme batzorde batean hezkuntza eragile guztiok egotea, hartara, ikasle horiek modu orekatuan bideratuko liratekeelako eta eskola segregazioari ateak itxiko litzaizkiokeelako.

Erreportajeak

Elkarrekin hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ikastolek

Elkarrekin, hezkuntza eraldatzen. Ez da lelo soil bat.

Elkarrizketak

Irakasleak konsziente izan behar du berak islatzen duen emozionaltasuna egokia baden ikaslearentzako

Lehena harrera eta hizkuntza planak garatzea da; eta bigarrena, beka sistema propio bat eratzea.

Iritzia

Argi-ilunak Hezkuntza Akordiorako proposamenerako lehen fasearen amaieran

Hobekuntza esanguratsuak lortu dira 2018 eta 2019 urteetarako ikastoletako langileen lan baldintzetan eta soldatetan.

Ikastolak

Software bilduma 2018, DBH 4ko ikasleentzat doan
Donostiatik Legazpira Burdin Harana ezagutzera
Kros Solidarioa Etxepare Lizeoaren alde eskualdeko bost herritan

Orientazioa

  • Eskaintza zabala dute ikastolek Lanbide Profesionalean
  • Kilometroak jaiaren eredu berria aurkeztu dute

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar