ZORIONEKO ANOMALIA

Munduko leku gutxitan edukiko du herri ekimenak Euskal Herrian daukan indarra. Zentzu horretan, Euskal Herria ezohikoa da, anomalia bat. Zenbatezinak dira gure herrian herritarrek bultzatutako proiektuak, herritik eta herritarrentzat egindakoak. Alor guztietan; gizarte mailan, ekonomian, kulturgintzan, hedabideetan… eta baita hezkuntzan ere. Ikastolak gara horren adierazle nagusietakoak. Herritik eta herriarentzat sortu ginelako, eta horri eusten diogulako, Euskal Herrian herritarrek argi daukate ez garela publiko/pribatu bereizketa klasikoan sartzen, nahiz eta badiren gerruntze horretan sartu nahi gaituztenak. Eta eredu ere bagara. Galizian duela urte gutxi batzuk, ikastolen sortze prozesuaren antzeko lehen haziak ereiten hasi ziren, eta Semente eskolak sortu zituzten. Oraindik gutxi diren arren, gero eta guraso gehiago ari dira euren seme-alabentzako murgiltze ereduko hezkuntza herrikoi, komunitario eta pedagogia aurreratua eskaintzen duen proiektu batera biltzen. Hazten jarraitu nahi dutelako, ikastoletan jarri dute begia, eta orain dela aste batzuk hitzarmen bat sinatu dugu Semente eskolekin.

Erreportajeak

Etapa bat amaituta, beste bati ekin dio IKASELKARrek, indar berrituta

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak aurrera eramandako proiektua da ElkarMaker, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

Elkarrizketak

"Talde osoan eragin behar dugu, bullying-a talde fenomeno bat baita"
Zailtasunak, hazteko eta sendotzeko aukerak dira.

Irakaslearen, hezitzailearen begirada eraldatzea, halaxe aldarrikatzen dute Amaia Anterok eta Uxue Sukiak.

Iritzia

Ikastolen Jaiak 2015

Mila esker guztioi! Erantzuna paregabekoa izan da.

Aldizkariak

  • 175
  • 174
  • 173

Ikastolak

NASAtik etorrita Josu Feijoo euskal astronauta ikastolan
Pausoz pauso ari gara eraldatzen
Antzerkia, ezkutuko rol eta gatazkaren kudeaketarako tresna

Orientazioa

  • Ikastolen Elkartea, jolasgintza
  • Ikastolen Elkartearen eskutik

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar