AZALBERRITZEA

Azala berritu, baina mamiari eutsiz, horixe duzue eskuartean daukazuen Ikastola aldizkariaren zenbaki honetan.
Diseinua berritu dugu, aldizkaria erakargarriagoa eta irakurtzeko errazagoa izan dakizuen.
Zenbaki honetan, igaro berri diren Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogietan jorratutako gaiak dakarzkizuegu bereziki,
jardunaldiotan beren ezagutzak partekatu zituzten adituei egin dizkiegun elkarrizketen bitartez.
Ikasleen ikasketa arrakastaren garapenean sakondu dute Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan, gelako jardunean sartuz,
irakasleen jardunaren eraginean, ikasketa kooperatiboan eta irakasleen eta familien arteko harremanean oinarrituta.
Seaskaren berrogeita hamargarren urteurrena ere ekarri dugu zenbaki honetara;
ospakizunez beterik duten urte honetan, igarotako berrogeita hamar urteei bainoago hurrengo urteei begira jarri gara.
Era berean, eta ohi bezala, gure ikastoletan aurrera eramaten ari diren ekimenak ere aurkituko dituzue.

Erreportajeak

Omenaldi beroa, mende erdia bete duten 27 ikastolari

Seaskak Ikasleen hazkundeari eusten ari, galtzak bete lan erronkak aurrera ateratzeko.

Elkarrizketak

KIVAren bitartez eskola jazarpenari aurre egiten

Ikaskuntza kooperatiboaz, berdinen arteko irakas-irakaskuntzaz eta binakako tutoretzaz aritu zen.

Iritzia

Hezkuntza legearen premiaz

Irakasleen eta ikasle / familien harremanak  "bihotzetik bihotzera".

Aldizkariak

  • 185
  • 184
  • 183

Ikastolak

Zergatik aldaketa?
“Extremely loud and incredibly close” Herbeeretan
Lazkaoko plazan kantu-jira antolatua

Orientazioa

  • Lur eta Ametsen hiru abentura berri
  • Moodle Plataforma erabiltzaileen Topaketa irekiak

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar