BIHARKO IKASTOLAK

Hamar urte eta erdi igaro dira ikastolek VI. Batzarra egin zutela ‘Ikastolak, orain eta gero’ goiburupean.
Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen sorrera ekarri zuen batzar horrek –Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea ere bai geroxeago–, bai eta Euskal Curriculumaren garapena
eta konpetentzietan oinarritutako eredu pedagogiko berriaren inplementazioa,
Ikaselkar argitaletxearen sorrerarekin EKI materialen bitartez gauzatu dena eta garatzen doana. Eskola jazarpenari aurrea hartzeko KiVa egitasmoa, Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra…
izan dira beste emaitzetako batzuk.

Orain, gizartean bertan eman diren aldaketei eta gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaera berriei erantzuteko, hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko
eta biharko munduan ikastolak egoki kokatzeko hurrengo hamarraldiari begira plan estrategiko berri bat ezartzeko
VII. BATZARRA prestatzen hasi dira ikastolak.
Elkarrekin, etorkizunerantz, hezkuntzan eragiten eta hezkuntza eraldatzen jarraitzeko.

Erreportajeak

VII. BATZARRA, hurrengo hamarraldiari begira

Hurrengo hamarraldian egin beharreko urratsak aztertu eta erabakiak hartuko dituzte bilkura horretan.

Elkarrizketak

360 graduko ebaluazio sistema baten diseinurantz

Bi ikasturte dira  ikastolak HPI Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra ezartzen hasi zirela.

Iritzia

Arabar Errioxako ikastolen lana

Hiru ikastolak Arabar Errioxako ikasleen %40-45 inguru hartzen dituzte.

Aldizkariak

  • 237
  • 236
  • 235

Orriak

Ikastolak

Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko, elkartasuna bizi-bizirik!
40 urtez euskalduntzen, txalotzeko erronka osasuntsuan
AntzerkHizkuntza proiektua kurrikulumean txertatua

Orientazioa

  • Lur eta Amets, hasi da abentura!
  • Energia berriztagarrien aldeko ikastolen apustua

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Etxelan
  • Coca Cola
  • Elkar
  • Laboral Kutxa
  • Eukera museoa